XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURTENGO OLERTI-EGUNEAN SABIN`EN OROITZAPENEZ, ZELETA IDAZLEAK LARREA`N EMAN ZUAN ITZALDIA

Adiskideak: Gaur, Larrea`ko lurralde donestu edo bedeinkatu ontan, Arana eta Goiri`tar Sabin`en omenez, edo obeto esanik, gure IRAKASLE AUNDIA izanikoaren oroitzapenez gogotsu ta atsegiñez ospatzen degun OLERTI-EGUN garrantzitsu ontan, Kirikiño zanak Sabin`en eriotzari orain 75 urte, IBAIZABAL aldizkarian Bizkaieraz idatzirik argitara eman zuan idazkaia datorkit burura, itzez-itz nik gipuzkeraraturik, onela diona: Astasken goizaldean, 1903`gko. Azilla`ren (Azaroa`ren) 22`an il zan, Sukarrieta`n, ARANA ETA GOIRI`TAR SABIN, Bizkai`ko seme zintzo au.

Azken ordu arte bere ezaguera osoan egonik; eta kristau on bat beti izan danez, gaur illabete ta erdi inguru jakin zuanean nolako gaitza zeukan, berialaxe ikurtondeun edo elizakoak artu zituan, eta bere azken-nai edo testamentua egin zuan.

Ordutik aurrera, ostiral egun guzitan egiten zuan bere aitorpen edo konfezioa, eta Jauna artzen zuan.

Il zan goizaldean, igarririk bere eriotza laister zetorrela, berriro elizakoak artu zituan, eta bere emazteari agur egiñik, Jaun Goikoa`ren eskuetan utzi zuan bere gogo edo anima.

Albia`ko semea zan, bera; ta bere etxean ikasi zuan EUSKERA; baiña, gero, obeto ta sakonago ikasi zuan eta, arriturik egoten omen-zan, EUSKERA`ren edertasun, sakontasun eta sendotasuna ikusirik.

Tamal edo pena aundiz oarturik, euskaldunak etzutela beren sorterriko kondai edo ixtoria ezagutzen, etzutela Euskal-Erria`k bere burutasuna zuala ezagutzen, ez jakintasun au argitzen asi zan BIZKAIA POR SU INDEPENDENCIA zeritzan idazti edo liburua argitalduaz, geroago, azalgaitzat edo ikurritzat, JAUNGOIKOA ETA LAGI-ZARRA artuaz.